2025/10/22ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2025EKO IRAILA


Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Euskal AEko industria-prezioak % 0,3 jaitsi dira 2025eko irailean, aurreko hilaren aldean


2024ko irailaren aldean, industria-prezioek % 0,3ko igoera izan dute


Eustatek bildutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioek % 0,3 egin dute behera 2025eko irailean, aurreko hilaren aldean. Iraileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 0,3 igo da.


Azterketa xeheago batek agerian uzten du 2025eko irailean, aurreko hilaren aldean, jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 4,0ko jaitsiera) eta Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa (% 2,3ko jaitsiera) direla. Aitzitik, prezioetan hiletik hilerako igoera handienak izan dituzten sektoreak Koke-lantegiak eta petrolioa fintzea (% 2,5eko igoera) eta Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa (% 1,5eko igoera) dira.


Euskal AEko industria-prezioen indizearen urte-arteko aldakuntza-tasa. (%)

Indize orokorra

Kontsumo-ondasunak

Ekipo-ondasunak

Bitarteko ondasunak

Energia

Ira, 2024
Aza, 2024
Urt, 2025
Mar, 2025
Mai, 2025
Uzt, 2025
Ira, 2025
-40
-30
-20
-10
0
10
-40
-30
-20
-10
0
10
Urt, 2006
Urt, 2011
Urt, 2016
Urt, 2021
Iturria: Eustat. Industria-prezioen indizea


Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, 2025eko abuztuaren aldean, Energiaren prezioak % 0,1 egin du gora. Kontsumo-ondasunen prezioek, aldiz, % 0,6 egin dute behera, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioek % 0,7 behera egin izanaren ondorioz, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioek ez baitute aldaketarik izan. Ekipo-ondasunen prezioak % 0,6 jaitsi dira eta Bitarteko ondasunetan jaitsiera % 0,2koa izan da.


Urte artean, 2025eko iraila 2024ko irailarekin alderatuta, prezioen igoerarik handienak izan dituzten adarrak dira Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa (% 13,2ko igoera) eta Farmazia-produktuen fabrikazioa (% 10,2ko igoera). Aitzitik, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna adarreko prezioek urte arteko % 5,6ko jaitsiera izan dute eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak adarrekoek % 1,3koa.


Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Iraila 2025

Excel csv
  Indizea Aldearen %
    m / m-1 m / m-12
Indize orokorra 112,7 -0,3 0,3
 
SEKTORE-BANAKETA      
Ateratze-industriak 136,9 0,5 2,0
Manufaktura-industria 116,0 -0,1 0,7
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria 128,0 0,2 2,3
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza 111,5 -0,7 0,4
Zurgintza, papera eta arte grafikoak 124,2 0,2 -1,3
Kokeak eta petrolioa fintzen 112,9 2,5 1,7
Industria kimikoa 127,2 -0,5 0,3
Botiken fabrikazioa 119,2 0,0 10,2
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak 116,0 -0,1 -1,1
Metalurgia eta produktu metalikoak 111,2 -0,6 -1,1
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa 124,5 -2,3 13,2
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa 124,4 1,5 9,4
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa 113,4 -1,0 0,0
Garraiorako materialen fabrikazioa 115,7 -0,3 0,7
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa 116,8 -0,2 0,9
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna 75,4 -4,0 -5,6
Ura 130,8 0,6 3,5
 
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA      
Kontsumo-ondasunak 124,3 -0,6 3,2
Kontsumoondasun iraunkorrak 114,1 -0,0 1,0
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak 127,1 -0,7 3,7
Ekipo-ondasunak 115,9 -0,6 1,7
Bitarteko ondasunak 115,2 -0,2 -0,7
Energia 96,8 0,1 -0,9

Oinarria 2021=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2025eko Urriaren 22a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea


Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde nagusien prezioen urte arteko aldakuntza gero eta handiagoa izan da Kontsumo-ondasunetan, eta % 3,2ko igoera izan du, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorretan izandako % 3,7ko igoeraren eta Kontsumo-ondasun iraunkorretan izandako % 1,0eko igoeraren ondorioz. Prezioak % 1,7 igo dira Ekipo-ondasunetan 2024ko irailarekin alderatuta. Bitarteko ondasunetan, aldiz, prezioek % 0,7 egin dute behera urte arteko terminoetan, eta, azkenik, Energian urte arteko % 0,9ko jaitsiera izan dute.



INFORMAZIO-OHARRA


Eustatek eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten establezimendu guztiei egin duten ahaleginagatik. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 89,57ko estaldurarekin kalkulatu da.


Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62    

Euskera
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioak % 0,3 jaitsi dira 2025eko irailean, aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2025/10/22
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali